Amatasun eta Aitatasunerako Prestaketa Eskaintzak

“MUNDUA ALDATU AHAL IZATEKO, LEHENBIZI JAIOTZEKO ERA ALDATU BEHAR DA” (Odent. M).

Sanen haurdunaldi, erditze eta jaiotza kontzienteen alde lan egiten dugu, berauen bizipenak hobetzeko asmoz.

BIDELAGUN gisa gurasoen ondoan mantentzen gara haurdunaldi, erditze eta erditze ostean; bai berehalakoan (bizitakoa onartu eta barneratzen laguntzeko asmoz) baita geroagokoan ere (errekuperaketan gidatuz). Gurasoen bidelagun izatera konprometitzen gara bizitzea dakogien horrekin, baita beraien haurren hazkuntza garaian ere.

 

Bikote bakoitzak dituen behar eta aukerak hain desberdinak izanik, prestaketa aukera zabala eskaintzen dugu, bakoitzak ongien datorkiona hauta dezan:

 

1. BIKOTE AHOLKULARITZA + TALDEKAKOA

Bakarkako saioak taldekakoekin konbinatzen dira amatasun eta aitatasunerako prestatze aukera hontan.

Era hontan, bakarkako saioetan bikotearekin zuzenean lan egiteaz gain, emakumeak bere egoera beretsuan dauden beste haurdun batzuez osatutako talde baten kide izateaz aberasteko aukera izango du.

Prestatze aukera hau ezin hobea da arreta pertsonalizatua bilatzen duten bikoteentzat, taldeko lanak eskaintzen dituen onurez aberasteari muzin egin gabe.

BIKOTE AHOKULARITZA

Guraso eta terapeutaren arteko elkarlanari egiten dio erreferentzia.

Bikotearen beharrak asetzeko asmoz, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu.

Ordu eta erdi eta bi ordu bitarteko 4 saioz (teoriko-praktikoz) osatzen da; ondoren, beti ere beharra dagoela ikusten bada, behar beste saio egin daitezkeen arren.

Saio hauen helburu nagusia bikotearen behar konkretuei erantzutea da. Saio hauetan, erditzea zertan datzan eta berau osatzen duten faseak (dilatazioa, expulsiboa, etab.) azaltzen dira, baita fase bakoitzean bikotekide bakoitzak praktikan egin dezakeena ere (aukera desberdinak). Helburua, erditzen dagoen emakume, bikotekide naiz bidean datorren haurrarentzat bizi experientzia erraztu eta aberasgarriago egitea da.

Erditzerako perinea prestatzeko erabiltzen diren teknikak, masajea eta Epi-no, ere irakasten dira.

klik gainean
Klik argazki gainean - info gehiago!!! Prestatze aukera hau ezin hobea da arreta pertsonalizatua bilatzen duten bikoteentzat, taldeko lanak eskaintzen dituen onurez aberasteari muzin egin gabe.

Ordutegiari dagokionez, bikotearen behar edota aukeretara moldatzen saiatzen gara.

Saioen maiztasunari dagokionez, hitzartzen denaren araberakoa izango da; ohikoena, saioak astero edota bi astero izatea delarik. Erditzerako falta den denbora ere kontutan hartu behar da.

4. hilabetetik aurrera hastea gomendatzen dugu.

TALDEKAKOA

Taldekako prestaketari dagokionez, 4- 5 haurdunez eratutako talde murritzak osatzen ditugu, bakoitzari dagokion arreta pertsonalizatua eskaintzeko asmoz.

Saoiak astean behin izaten dira eta ordu 1 eta ordu eta erdi bitarteko iraupena dute, guztira 6- 8 saio praktiko izaten direlarik (base teoriko bat duten teknikak burutzen dira).

Saio hauen helburu nagusia emakumeei haurdunaldian zehar fisikoki (profesional baten eskutik ariketa eta teknika desberdinetan gidatuak izanik), emozionalki (Ama Kantu Karnatikoa eta Naces Metodoaren bitartez besteak beste), mentalki (ebidentzia zientifikoan oinarritutako azalpenak emanez) eta espiritualki prestatzeko beharrezkoa zaien inguru/espazio eta denbora eskaintzea da. Bestalde, irakatsi eta praktikan jarritako guztia lagungarri izatea espero da erditze prosezuan zehar, beronen bizi esperientzia hobetzeaz gain.

*Egiaztatu baldintzak, ordutegia eta saioen hasiera.

2. BIKOTE AHOLKULARITZA

Amatasun eta aitatasunerako prestatze aukera hau guraso eta terapeutaren arteko bakarkako saioez eratzen da.

Prestatze aukera hau ezin hobea da arreta pertsonalizatua bilatzen duten bikoteentzat. Kasu hontan, prestatze osoa bikotean egiteko aukera dute eta beraien beharrak asetzea du helburutzat. Esklusibitatea eta ordutegi malgua aukera honek eskaintzen dituen beste abantaila batzuk dira.

Ordu eta erdi eta bi ordu bitarteko 6-8 saioz (teoriko-praktikoz) osatzen da; ondoren, beti ere beharra dagoela ikusten bada, saioren bat gehiago egin daitekeen arren.

Esan bezala, saio hauen helburu nagusia bikotearen behar bereziei erantzutea da. Dena den, ikusten denaren ideia bat egin zaitezten; adibidez, erditzea zertan datzan eta berau osatzen duten faseak (dilatazioa, expulsiboa, etab.) azaltzen dira, baita fase bakoitzean bikotekide bakoitzak praktikan (aukera desberdinak) egin dezakeena ere. Helburua, erditzen dagoen emakume, bikotekide naiz bidean datorren haurrarentzat bizi experientzia erraztu eta aberasgarriago egitea da.

Erditzerako perinea prestatzeko erabiltzen diren teknikak, masajea eta Epi-no, ere irakasten dira.

Ikusten denari dagokionez, lehenbiziko aukeran ikasi eta praktikan jartzen da aukera honetan ere, talde lanak dituen onurez gozatzeko aukera izan ezik.

klik gainean
Prestatze aukera hau ezin hobea da arreta pertsonalizatua bilatzen duten bikoteentzat. Kasu hontan, prestatze osoa bikotean egiteko aukera dute eta beraien beharrak asetzea du helburutzat. Exklusibitatea eta ordutegi malgua aukera honek eskaintzen dituen beste abantaila batzuk dira.

Ordutegiari dagokionez, bikotearen behar edota aukeretara moldatzen saiatzen gara.

Saioen maiztasunari dagokionez, hitzartzen denaren araberakoa izango da; ohikoena, saioak astero edota bi astero izatea delarik. Erditzerako falta den denbora ere kontutan hartu behar da.

4. hiletik aurrera astea gomendatzen dugu.

3. PERINEAREN ERDITZERAKO PRESTATZEA

Aukera hau ezin hobea da erditzerako prestaketa gisa perinearen prestatzea landu nahi dutenentzako. Prestatze hortarako ezinbestekoak diren bi herraminta eskaintzen ditugu, masaje perineala eta Epi-noa. Helburu bera izanik, elkarrekin konbina daitezke.

3.1.MASAIA PERINEALA + EPI-NO

Masaia nola egiten den irakatsi, era egokian egiten dela ikuskatu eta Epi-noa nola erabili irakasten dugu. Helburua, ondoren bikoteak masaia, eta edukiz gero, Epi-noa, etxean egunero egin ahal izatea da.

3.2. MASAIA PERINEALA ETA/EDO EPI-NO + MASAIA ERREFLEXOLOGIKOA

Perineoko masajea nola egiten den erakusteaz eta Epi-no delakoaren erabilerari buruzko aholkuak emateaz gain, masaje erreflexologikoa aplikatuko dugu oinetan.

Saio hauen helburua gorputza haurdunaldira egokitzea da, perineoa barne. Era berean, haurdun dagoen emakumearen ongizate eta osasun fisikoa (organikoa), emozionala, mentala eta espirituala bultzatuko dira.

Onura horiek lortzeko, gutxienez 4 saio egitea beharrezkotzat jotzen dugu.

*Egiaztatu eskaintza bereziak.

4. 1-2-3 ERDITZERAKO PRESTATZE AZKARRA

Egun bateko iraupena duen prestatze intentsiboan datza. Bikotearen asistentzia errazteko asteburuan izango da.

3 eta 5 bikotez osaturiko talde txiki bati zuzendua dago, bikoteei atentzio pertsonalizatuaz eta taldekako lanaren onuraz gozatzeko aukera eskainiz.  

Aukera hau erditzerako prestatu nahi diren eta denbora faltagatik edota beste arrazoiren bategatik lehenago hura egiteko aukera izan ez duten bikoteentzat primerakoa da.

Prestatze aukera honen helburu nagusia bikoteei beharrezkoa zaien inguru/espazio eta denbora eskaintzea da, elkarrekin fisikoki (profesional baten eskutik ariketa eta teknika desberdinetan gidatuak izanik), emozionalki (Ama Kantu Karnatikoa eta Naces Metodoaren bitartez besteak beste), mentalki (ebidentzia zientifikoan oinarritutako azalpenak emanez) eta espiritualki prestatzeko haurdunaldian (geratzen zaien denboran) eta erditzera begira. Bestalde, irakatsi eta praktikan jarritako guztia lagungarri izatea espero da haurdunaldian eta erditzean, azken honen aurreratze egokia eta bikotearen bizi esperientzia hobetzeaz gain.

klik gainean
Aukera hau erditzerako prestatu nahi diren eta denbora faltagatik edota beste arrazoiren bategatik lehenago hura egiteko aukera izan ez duten bikote haientzat primerakoa da.

Bikotean egun potil bat igarotzeko aukera izan daiteke, elkarrena gozatzeaz gain egoera beretsuan dauden beste bikote batzuekin esperientziak elkarbanatzeko aukera ezin hobea izanik. 

*Egiaztatu hurrengo tailerraren data, ordutegi eta baldintzak.

5. ARIKETA TERAPEUTIKOA HAURDUNALDIAN ETA BEREHALAKO ERDITZE OSTEAN

Haurdun dauden emakumeei naiz erditu berri direnei bideratutako taldekako saio praktikoak dira. Helburu nagusi gisa:

-GORPUTZA ENTZUN eta berau ERDITZERAKO PRESTATZEA, haurdunen kasuan.  

-Gorputzaren NORMALTASUNERA BUELTA eta errekuperazioa erraztea, erditu berri direnen kasuan.

Aukera hau ezin hobea da beren gorputz fisikoarekin kontaktua hartu (sentitu), berau ezagutu eta lantzeko beharra sentitzen duten emakume horientzat. Hortarako, lan tresna desberdinak erabiliko dira.

LAN TRESNAK: T.A.D. metodoa, 5p, kontrol motorra lantzeko ariketak, ariketa funtzionalak, posizio mantenduak, pelbia eta bizkarrezurraren mugikortasuna areagotzen duten ariketak, hankak indartzeko ariketak, postura eta arnasketa hobetzeko ariketak.

HELBURU OROKORRAK:

1.Gorputzaren osasuna mantendu, bultzatu edota berreskuratzea.

2.Eman daitezkeen gaixoen PREBENTZIOA.

HELBURUAK HAURDUNALDIAN:

1.GORPUTZAREKIN KONTAKTUA HARTU eta BERAU LANTZEA.

Gorputzaren bitartez, berau tresna gisa, ORAIN eta HEMEN egotean entrenatzean datza. Haurdunaldia eta erditzea, esperientzia fisikoak ere badirela kontutan izanda, gorputzaren ezagutza eta entzutea bultzatu nahi dira.

2.GORPUTZEKO TENTSIOEN NORMALTZEA

3.HANKEN LANTZEA

4.PELBI eta BIZKAR HEZURRAREN MUGIKORTASUNA bermatzea

5.SABEL ALDEKO GIHARREN eta ZORU PELBIKOAREN lantzea

6.ZIRKULAZIOA aktibatzea

Kontraindikazio berezirik ez bada, dagoeneko jakina da ariketa fisikoa haurdun naiz haurrarentzat onuragarria dela:

  • Bihotz eta zirkulazio sistema, sistema muskularra, asnas sistema eta digestiboa hobetzen ditu
  • Pisu gehiegi hartzea ekiditen du
  • Egoera fisiko orokorra hobetzen du
  • Erditzeko lanari aurre egitea erraztu dezake
  • Ongizate psikologikoa hobetzen du
  • Haurdunaldiko diabetea ekidin dezake

PREBENTZIOA HAURDUNALDIAN:

  • Glukosa mailaren gehiegizko gora-beherak
  • Barizeak
  • Sabel nahiz zoru pelbikoko giharren ahultzea
  • Postura desegokiak eta bizkarreko mina
  • Sabeleko diastasia
  • Gernu galerak
  • Organuen jeitsiera
  • Gehiegizko presio abdominalen ondorioz eman daitezkeen gaixoak
  • Min kronikoa
  • Haurraren posizio desegokiak amaren sabelean denean
  • Haurrak pelbitik pasatzean izan ditzakeen zailtasunak

HELBURUAK BEREHALAKO ERDITZE OSTEAN:

1.BER-EGOKITZE PROZESUA.

  • Haurdunaldi eta erditze prozesuarekin lotura duten estruktura guztien funtzionaltasun egokia lortzea.
  • Gorputzaren oreka berreskuratzea (postura).
  • Baldintza fisikoak hobetzea; autoestimu handiagoa eta errefortzu fisiko/emozionala emanez, ama eta emakume gisa egunerokotasunari aurre egiteko.
  • Berebiziko garrantzia du, batez ere, etorkizunean jarduera fisikoa egin nahi bada.

PREBENTZIOA BEREHALAKO ERDITZE OSTEAN:

  • Gernu- gorotz galerak
  • Organuen jaitsiera
  • Pelbiko min kronikoa
  • Sabel eta zoru pelbikoko giharren ahultzea
  • Diastasia
  • Idorreria
  • Bizkarreko minak
  • Arazo posturalak

Saioak 1h-ko iraupena dute, eta astean behin edo birritan etortzeko aukera eskaintzen dugu.

*Egiaztatu baldintzak, ordutegia eta saioen hasiera.

Ama kantu karnatikoa

Amatasun eta aitatasunerako prestakuntza barruan ematen dituen onura guztiak direla eta, Ama kantu Karnatikoa nabarmenduko genuke.

Indiako hegoaldean du bere jatorria. Ondoren, Frédérick Leboyer  ginekologo esanguratsu frantsesak hedatu zuen Europan zehar.

Soinu sinpleak ahoskatzean datza, sabel aldeko arnasketa geldo eta sakonak egitearekin batera.

Erlaxazio egoerara darama norbanakoa, meditazio egoera batetik gertu. Besteak beste, estres, antsietate, edota baliogabetze egoeratan oso onuragarria da, baita nor bere buruaren ezagutza gisa ere.

Gizon, emakume nahiz haurrentzat da onuragarria. Biziki interesgarria da haurdun geratu nahi duten emakumeentzat, eta baita jadanik haurdun daudenentzat ere (3. hiletik aurrera). Beroren onurak erditze naiz erditze ostera ere hedatzen dira.

Kantuak dituen onura guztiak kontutan izanda, Sanen Ama Kantu Karnatiko saioak eskaintzen ditugu; eskaintzen ditugun amatasun eta aitatasunerako prestatze aukeren barne (bikote aholkularitza + taldekakoan eta bikote aholkularitza), baita saio irekiak ere kantua frogatu eta haurdunaldi eta erditzea kantuan bizi nahi duten haurdunentzat.

Naces Metodoa

Naces Metodoak bizitza berri bat sustengatu eta emateko gai izatean datzan magiaz jabetzea du helburu, esperientzia hori bizitzen ari direnei beraien egoeraren ikuspuntu zabalago eta sakonago bat eskainiz. Hardunaldian, eta baita erditzean ere, gurasoen eta bidean datorren haurraren bizi esperientziak hobetzen ditu besteak beste.

Sanen, Naces Metodoan oinarritutako amatasun eta aitasunerako prestakuntza eskaintzen dugu norbaitek hala nahiko balu. Bestalde, amatasun eta aitatasunerako prestakuntza eskaintza desberdinen konplementu gisa ere erabiltzen dugu.

Sortzailearen arabera, Naces Metodoa ondorengoan datza…

“Haurraren jaiotza momentu maitagarria, errepika ezina eta bakarra izan dadin… ezinbestekoa da emakumeak inoiz galdu behar ez lukeen eta berezkoa duen botere eta jakituria berreskuratzea”.

Esther Navarro. Naces Metodoaren sortzailea.

Metodoaren helburuak:

  1. Emakumeak berezkoa duen botere eta jakituria berreskuratzea hortarako beharrezkoak diren laguntza mental eta emozionala eskainiz.
  2. Gorputzaren berezko jakiturian konfidantza izaten laguntzen du.
  3. Haurrarekin komunikazioa areagotzeko lagungarria da.
  4. Bikote harremana estutzen laguntzen du (edukiz gero).
  5. Haurraren jaiotza, beldurretik beharrean, maitasunetik, lasaitasunetik eta segurtasunetik bizitzeko primerakoa da.


Saneko amatasun eta aitatasun prestakuntza eskaintzen onurak:

- Haurdunaldi, erditze, erditze oste eta haurren hazkuntzaren inguruan ikuspuntu OBJETIBOAGO (ebidentzia zientifikoan oinarritua), NATURALAGO, KONTZIENTEAGO eta ZABALAGO bat.

- Haurdunaldian, erditzean, erditze ostean eta haurren hazkuntzan ematen diren aldaketak ONARTU eta beraietara EGOKITZEKO GAITASUN HANDIAGOA.

- Guraso eta bidean datorren haurrari ZAINTZA eta GERTUTASUNA eskaintzen dizkiegu BIZITZEA DAGOKIEN HORTAN, dituzten BEHAR BEREZIEI ERANTZUNA EMANEZ.

- Haurduna eta bere bikoteari, beraien ongizatea eta haurdunaldi naiz erditzearen bilakaera naturala bermatzen duten ERRAMINTA praktikoak eskaintzen dizkiegu. Hau da, prestakuntza FISIKO, EMOZIONAL, MENTAL eta ESPITUAL bat hain zuzen ere.

-Bikotearekiko KOMPLIZITATEA, LOTURA eta KOMUNIKAZIOA areagotzen dira, baita haurrarekiko ere.

-Nork bere buruarekiko KONFIDANTZA eta SEGURTASUNA (AHALDUNTZEA) bultzatzen dira, baita orainean bizitzen ari diren eta ondorenean bizitzea dagokien prozesuetan ere; haurdunaldian, erditzean, erditze ostean eta haurren hazkuntzan ere.

-Bakoitzari dagokion lekutik, BIKOTEAREN PARTAIDETZA AKTIBOA sustatzen du haurdunaldian, erditzean, erditze ostean eta haurren hazkuntzan ere.

-Fase hauetan hartu beharreko ERABAKIAK BIKOTEAN ADOSTUAK eta ERA KONTZIENTEAN izatea errazten du, beti ere bidean datorren haurra kontutan izanik.

-Bikoteari bidean datorren haurra, oraindik uteroan dela,  MAITATU, ZAINDU eta berarekin LOTZEKO denbora eta espazioa esakintzen dizkio. Honek, guztien ongizate eta zoriontasuna bermatzen ditu, familia egonkorrago baten sorrera erraztuz.

X