IKASTAROAK

Buztina tailerra

Buztina naturak oparitu digun mirarietako bat da, eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun arazo askori aurre egiteko baliabide bikaina izanik.

Tailer honetan buztinaren erabilpen terapeutikoak ikasiko ditugu. Baita beronen prestatze, emate eta gordetzeko modurik egokienak ere.

Oinarrizko ezagutza hauetaz baliatuz edozein estutasuni aurre egingo diozu, batez ere haurrak badituzu. Buztinarekin etxean ia beti izan ohi dugun botikinaz ahaztu ahal izango zara!

2 orduko iraupena duen tailer teoriko (%50)- praktikoa (%50). Erabat kaltegabea eta ikasteko erraza.

 

*Hurrengo Ikastaroaren data, ordutegi eta baldintzei buruz kontsulta egin.

X