FISIOSEXOLOGIA gorputz teknika sorta batzuen aplizaioan datza aditua den fisioterapeutaren eskutik.
Gorputz teknika hauek erraminta terapeutikoak dira, aurrez definitutako progresioan aplikatuz gero, gorputz eta emozioen orekatzea dute helburutzat. Gizon eta emakume helduen funtzio erotikoa normaltzean datza, heterosexualitate nahiz homosexualitate erlazioetan, norbanakoaren erlazio sexualen kalitatea hobetzeko asmoz. Beti ere, bakarkako tratamenduez ari gara.
Funtzio erotikoaz ari garenean, sexua praktikatzeaz haratago doan funtzio bati buruz hari gara. Sozializatzeko (besteekin erlazionatzeko gaitasuna) gaitasun eta oreka fisiko nahiz emozionalarekin lotura zuzena du. Besteekiko era guztietako komunikazioan, baita gorputzaren bitartez ematen den komunikazioan ere, plazerra sentitzea bilatzen du.
“Defizientzia sexual gaitza edo sindromea (SDS)” funtzio erotikoa estimulatzeko zailtasunak dauden kasuetan ematen da; joko erotikoan sartzeko zailtasunak, plazerra sentitzeko zailtasunak edota sexualitate edo gorputzarekiko (bereziki sexu organuekiko) nahieza senti daitezkeelarik. Hezkuntza arazo baten ondorio izan daitekeela kontenplatzen da. Sintomei dagokionez:
- Sexuarekin lotura duten sintomak: orgasmo/orgasto eza, dispareunia (erlazio sexualetan mina sentitzea), baginaren lehortzea, erekzio falta, aurrez eiakulatzea, etc.
- Sintoma somatikoak: buruko mina, migrainak, begi atzeko, torax edota sabel aldeko mina, artikulaziotako mina, dorsal ornoetako mina, lumbar ornoetako mina, zerbikaletako mina, ziatika, oreka arazoak, botagura, bertigoak, etab.
