Gimnasia abdominal hipopresiboa – Marcel Caufriez

Sane Fisioterapian GIMNASIA HIPOPRESIBOAN, eta kirol munduan bere baliokidea den REPROCESING SOFT FITNESS (RSF)-ean adituak gara.

SABEL ALDEKO eta ZORU PELBIKOKO giharrak INDARTZEN dituen metodoa da. POSTURA DESEGOKIAK ZUZENDU eta BIZKARREKO MINA, ORGANOEN JAITSIERA zein GERNU INKONTINENTZIA SAHIESTEN ditu. Oso egokia da KIROLARIENTZAT, errendimendua areagotu eta artikulazio, gihar nahiz erraietako lesioak saihesten dituelako. Ehunak oxigenatzeko, errendimendua hobetzeko, tonu muskularra orekatzeko eta lesioak sahiesteko balio du besteak beste.

Teknikaren aplikazioari dagokionez:

1º IKASTAROA: beti BAKARKA

Bakarkako saioen helburua metodoa ezagutu eta barneratzen astea da, epe labur, ertain edota luzarorako helburuak betetzeko asmoz. Horretarako pertsona bakoitzak beharko dituen saio kopurua desberdina bada ere, gutxienez bakarkako 6 saio egitea proposatzen dugu. Ordu beteko 2 saio/ asteko, 3 astetan jarraian, aurretik adostutako ordutegian.

imagen-de-Ane-remedios-con-la-camiseta-de-hipopresivos

2º TALDEAN SARTZEA:

Aurretik BAKARKAKO IKASTAROA egitea ezinbestekoa da.

Taldeko sarrera, terapeuta eta pertsonaren artean adosten den zerbait da eta, esan bezala, ezinbestekoa da aldez aurretik bakarkako ikastaroa gurean egina izatea.

Metodoa beste zentru batean ikasi duenak edota aspaldi ikasi zuenak, taldean sartu ahal izateko, ezinbestekoa da gure terapeutaren batekin bakarkako saio batzuk egitea. Hauen helburua, pertsonak benetan metodoa ezagutzen duela eta taldean sartzeko maila duen edo ez baloratzea da, taldearen lan erritmoa oztopatu ez dezan.

Gimnasia taldeak, betetzea ezinbestekoa den araudi bati lotuta daude.

Sanen, gimnasia hipopresibo TALDE MURRITZAK eskaintzen dutugu, berau era egokian burutzeko arreta pertsonalizatua ezinbestekoa dela kontutan izanik. Saioek ordubeteko irapena dute eta astean behin edota birritan izaten dira. Ordutegiari dagokionez, eskaintza zabala dugu, goiz nahiz arratsaldeko aukera izanik.

Taldekako saioen helburua ariketa desberdinen errepikapenaren ondorioz metodoa barneratzea da, aurrez ezarri diren helburu pertsonalak betetzeraino.

Ondorengo linketan klikatuz gero, Hypopressive RSF sekuentzia osoak:

ELEMENTAL sekuentzia:

https://www.youtube.com/watch?v=Ptk-NzHyhpw&t=4s

EXPERT sekuentzia:

https://www.youtube.com/watch?v=0FD8D0a4iBg

X