shantala-taller-sane-bergara

IKASTAROAK

Gurasoentzako Shantala Haur Masaia ikastaroa

Sanen, gurasoentzako edota haurraren gertukoak diren senideentzako, Shantala Haur Masaia tailerrak eskaintzen ditugu. Helburu nagusia, familian, elkarrekin eta elkarrena, gozatzea delarik.
Tailerrak ordu eta erdiko iraupena izaten du. Yogako ariketa batzuekin hasi, masaiarekin jarraitu eta bainu goxo batekin amaitzen dugu saioa (nahi duenarentzat).

Shantala masaia guraso edota haurraren gertukoa den edonork haurrari egin diezaioken masaia bat da. Ikasteko erraza da eta beronen abantailak ugariak dira (zientifikoki frogatuak).

Masaia era erregularrean egiteak haurrarengan sortzen dituen onurak honakoak dira:

  • Loa hobetzen du.
  • Digestioaren hobetzea.
  • Erlaxazioa eta segurtasun emozionala sortzen ditu.
  • Bere egunerokoan bizitakoa hobeki prozesatzen du.
  • Lotura afektiboa indartzen du.
  • Motrizitatea estimulatzen du.
  • Bere gorputzaren mugak definitzen laguntzen dio.

Haur batentzat ez dago bere gurasoekiko kontaktua baino ezer garrantzitsuagorik.

Errespetuz eta arreta osoz egiteko ukitu maitekorra da. Hitzik gabe “MAITE ZAITUT” nola esan da Shantala masaiak erakusten duena.

*Hurrengo Ikastaroaren data, ordutegi eta baldintzei buruz kontsulta egin.

X