Guri buruz

SANE Fisioterapia

Zoru Pelbikoaren errehabilitazioan, amatasun eta aitatasunerako prestakuntzan eta Gimnasia Hipopresiboan adituak.

Guri buruz...

Ane Remedios Sanchez eta Ane Coranti Gabilondo gara. 2007an Fisioterapian diplomatu ginen Bartzelonako Gimbernat unibertsitatean (UAB-rekin lotura duena). Ondoren, lan munduan murgiltzeko gure prestatzea osatu eta hobetzeko asmoz, espezializazioak burutu genituen; Neuromiostatika biszerala: erredukazio uroginekologikoa eta biszerala, GAH, peri-parto eta baita erredukazio ano-rektala ere. Guztiak aipatutako unibertsitatean burutu genituen Marcel Caufriez doktorea eta Sara Esparza Ballester fisioterapeutaren eskutik.

2010-ean

Gure “haurtxoari” bizitza eman genion, gure lehendabiziko fisioterapia zentrua, Sane fisioterapia zentrua ireki genuen ilusioz beteta, konponbide gabeak ziruditen gaitzak zituzten PERTSONAK artatu nahi izateagatik bultzatuta.

Zoru pelbikoaren errehabilitazioak eta beronek eskaintzen zituen aukerak ezagutzen ez ziren garaian ekin genion gure proiektuari. Honela, gure burua naiz gure lanaren nondik norakoa ezagutarazteko hitzaldi informatiboak ematen jardun ginen. Honek, jendeari gerturatu eta lan munduan murgiltzeko aukera eman zigun.

2015-ean,

Heltze pertsonal, eta paraleloki, oraindik dirauen heltze profesional baten ostean, zerbitzurik onena eskaintzea ahalbidetzen zuen instalazioak zituen lokal berri batera aldatzeko impultsua sentitu genuen. Era hontan, gure bigarren etapa hasi genuen, Sane Fisioterapia bezala.

Sane fisioterapian errehabilitazio uroginekologiko eta biszeral digestiboan, uzki eta rektu aldeko errehabilitazioan, amatasun eta aitatasunerako prestakuntzan, erditze osteko errekuperaketan eta Gimnasia Hipopresiboan naiz fitness munduan azken honen pareko den Reprocessing Soft Fitness (RSF) deiturikoan adituak gara besteak beste.

Gure jakituria gogoa ase ezina izanik, gure formakuntza osatzeko asmoz, sabel eta pelbi aldeko disfuntsioak artatzeko terapia manualean, Fisiosexologian, Shantala Haur Masaian, Haur erreflexologian, Stretching Global Activo-an (SGA), Nutrizio Ortomolekularrean, Errestaurazio Bioenergetikoan (RB), TAD metodoan, Osteopatia Bioenergetika Zelularrean (OCB) eta Begirada Sistemiakoa eta Konstelazio Familiarretan (Mexikoko Universidad Multicultural Dr. Emilio Cárdenas-en kolaborazioarekin (CUDEC) eta Hellinger Sciencia®-ek bermatua)  burutu ditugu ikasketak.

sane2ertaina

Gure helburu nagusia beti izan da

Pertsona/ pazientea. Hortaz, berarekiko arreta pertsonalizatu eta profesionalak, gizatasunean oinarritutako tratu eta komunikazio egokiak gaixotasuna ulertu, erantzun bat eman edota beronen prebentzioa dute helburu, norbanakoaren osasuna sustatzeaz gain.

X