IKASTAROAK

Haur Erreflexologia ikastaroa. Ángeles Hinojosa Metodoa

Ereflexologia dagoenik eta terapiarik eraginkorrenetakoa da haurtzaroan eman daitezkeen gaixo arruntak arintzeko. Ikasteko erraza da eta guztiz ezinezkoa da beronen erabilpenarekin haurrari kalterik eragitea.

Gurasoei, tartekaririk gabe, beraien haurren osasun egoeraren berreskuratzean laguntzeko  aukera eskaintzen die. Bereziki hau da beste terapia batzuetatik bereizten duena.

Tailerra, guraso edota haurraren gertukoa den norbaiti zuzendua dago. Ikastaroa, astean behineko ordu eta erdiko 6 saioz osatuta dago. Helburua, gurasoak, beraien seme-alabekin aplikatzeko, Haur Erreflexologian  (Ángeles Hinojosa Metodoa) trebatzea da.

Ikastaroan zehar, ikasiko dena biltzen duen liburuxka eta DVD bat banatuko da errefortzu gisa, behin ikastaroa amaituta, metodoa era egokian aplikatzen jarraitu dedin.

masaje-sane-02
masaje-sane

Erreflexologia, ekialdetik datorkigun teknika bat da.

Indian, Japonen, Egipton, Chinan, Errusian eta beste hainbat lekutan, esku eta hankatako hainbat puntuk gorputzeko organu desberdinekin duten lotura frogatzen duten testu eta ilustraziok aurkitu ziren aintzina.

Gorputzeko puntu konkretuak elkarrekiko lotura (nerbio sistemaren eta sistema linfatikoaren bitartez) dutenaren teorian datza.

Beronen helburua gorputzaren oreka berrezkuratzea da, egoera osasuntsu bat sustatuz.

Atsikita bideo txiki bat:

https://www.youtube.com/watch?v=NooJBcoSOmc&feature=youtu.be

Sane Fisioterapian Ángeles Hinojosa Haur Erreflexologian formakuntza izateaz haratago, bera buru den elkartearen (Asociación Internacional de Reflexología Infantil, A.I.R.I) kide gara. Elkartea, eta beronen kide izanik gu geu, Sane Fisioterapia, erreflexologiaren bitartez besteak beste, haurren osasun kontzeptua birmoldatzearekin konprometitzen da. Horretaz gain, biolentziarik gabeko jaiotzen aldeko elkarte gisa deklaratzen du bere burua.

Intesera duenarentzat, hona hemen elkartearen web gunea:

http://www.reflexologiainfantil.org

 

*Hurrengo Ikastaroaren data, ordutegi eta baldintzei buruz kontsulta egin.

X