IKASTAROAK

ITXIERA ERRITUA

Zeremonia sakratua da. Konplejutasunik gabeko prozedura izan arren, oso zaindua eta errespetu handiz burutu beharrekoa. Testuinguru intimo matean burutzea ezinbestekoa da, bizi izandako etapa bat itxi eta hastear den ziklo berriari ongietorria ematea helburu izanik.

Prozedura-erritua, gorputzeko alderdi desberdinetan presio fisikoa egitean datza ”rebozo”-a (mexikoko kotoizko musuzapia) erabiliz. Helburua, amaren gorputzari  haurdunaldi prozesua amaitu dela eta eta ziklo berri bati hasiera ematen zaiola gogoraraztea delarik.

Erritu honek,  haurdunaldian edo/ eta erditzean zehar gordeta geratu ahal izan diren emozio edo/eta tentsio fisikoak askatzea ahalbidetzen du. Gorputz fisikoari dagokionez, artikulazioei beren lekura bueltatu eta giharrei degokien tentsiora bueltatzera gonbidatzea du helburu.  Aspektu emozionalean, berauen deskarga edo askatzea gerta daiteke, norbanakoa berriztuta eta osasuntsuago sentitzeraino. Momentu horo bizitzeko prest. Dena den, emakume bakoitzarentzat bizipen hau desberdina da...eta bakarra!

Prozedura sakona bezain goxoa da, delikatua eta errespetu handiz egin beharrekoa.

Haur baten etorrerak ezinbestean dakarren erditzeak (baita zesareatan ere) suposatzen duen  irekitzearen (fisiko, emocional eta espiritual) ostean, itxiera fisiko, emozional, eta espiritual bat eskaintzea da erritu honen helburu nagusia.

Itxitura zure bizitzako ziklo bat ixteko ere egin daiteke: banantze baten ondoren, dolu baten ostean, lan aldaketa handi bat edo bizi zaren lekuaren aldaketa baten ondoren, bizi zikloen trantsizio baten ostean ere egin daiteke besteak beste … zaharra dena ixten laguntzen du, ziklo berriari bide emateko.

*Hurrengo Ikastaroaren data, ordutegi eta baldintzei buruz kontsulta egin

ALDAKA-ITXIERAREN ONURAK ERDITZE ONDORENEAN

  • Esperientziak integratzea: haur bat eta bere burua erditu izana, edo dolu bat igarotzea.
  • Zelulei eta gorputzari jakinaraztea haurdunaldia eta erditzea amaitu direla eta garaia dela denbora sakratu hau ixteko, ama-denborara maitasunez eta boterez beterik irekitzeko.
  • Hormonen ekoizpena orekatzea, oxitozina eta prolaktina igotzea, edoskitzea errazteko.
  • Hezurrak doitu: sakroa eta pelbisa.
  • Gorputza erditzeko estresetik libratzea.
  • Odol-zirkulazioa handitzea.
  • Gorputzeko ehunen inflamazioa jaistea.
  • Toxinak, likidoa eta nekea kentzea.
  • Atseden sakonera bideratzea.
  • Muskuluak eta artikulazioak erlaxatzea.
  • Hezurrak eta ehunak egokitzea haurdunaldiaren eta erditzearen ondoren.
  • Amari eustea/ kontenzioa eskaintzen zaio.

ALDAKA IXTEAREN ONUAK DUELUETAN

  • Doluaren esperientzia integratzea.
  • Gorputzari eta zelulei jakinaraztea garaia dela behar ez duzuna askatzeko.
  • Min-memoriak sendatzea.
  • Estresa eta errua ezabatzea.
  • Hormona-ekoizpena orekatzea, homeostasia lagunduz.
  • Odol- eta linfa-zirkulazioa areagotzea.
  • Sistema muskulu-eskeletikoko ehunen inflamazioa jaistea.
  • Atseden sakonera bideratzea.
  • Hezurrak, ehunak eta giharrak egokitzea: sakroa, pelbisa, sabela eta umetokia.
  • Emakumeari euspena/ kontentzioa eskaintzen zaio.

ALDAKA IXTEKO ERRITUAN ZER EGINGO DUGU?

  1. Itxi nahi den hori (erditze esperientzia, dolua, etc) entzuten da. Izan dena, izan den bezala begiratu eta onartu.
  2. Masaje oso bat egiten diogu emakume/ amari.
  3. Rebozo mexikarra erabilil, aldakako itxitura egiten dugu.

ZENBAT IRAUTEN DU ERRITUAK ETA ZER BEHAR DUT?

Erritual honek 3 orduko iraupena du gutxi gorabehera. Hau horrela, zure haurra zaintzen duen norbait gertu eduki behar duzu zeure buruari espazio-denbora hau oparitzen duzun bitartean.

Jarraian, errituari buruzko ahozko azalpen bat:

https://www.youtube.com/watch?v=tBvG58IY0Uw

Soilik pasa dena askatuz gero, itxi daiteke zirkulua; hau honela, zaharra denari hiltzen utzi eta datorren berriari sortzeko aukera eskaintzen dion espazio berri bat sortzen da” Bert Hellinger

Gure bezeroek hau diote...

sane-pareja-enbarazo

Denbora apur bat behar izen dot barrua bere lekura etortzeko ta aurrekuan bizitakua asimilatzeko.

Zuk aurrekuan esandako moduan itxierian erritua  zerbaitxen hasieria izango da, ta halaxe suposatu dau neretzat. Amatasunak ekarri doztan sentimentu eta bizipen dan danak barneratu, sentitxu ta pakian geratu... Ta pozik sentitzen dot barrua zapatu hartatik, lasaixau eta konzientiau. Ta datorren bide berrixan gogotsu sentitzen naiz.

Zein esperientzia politxa ta berezixa , milla milla esker oinguan be Ane gonbidatziarren ta bidai hontan laguntziarren!!!

Ez dot aukeraik izan ta esatia nahi notzun baitxa, Kantuakin lagunduta jaio zala Adur be, ta ondio zenbaitxetan , batez be urduritzn danian abesten jatela lasaitzeko. Baina ez nik bakarrik, baitxa Hodei ta Amalurrek ikasi dabe kantua, ta barre ta jolasan artian abesten dotze baitxa anai txikixai.

Kantu, relajaziño , ariketa, masaiak ta oin itxieria...dana oso oso gustora bizi izan dot zuekin. Ta dana zuen profesionaltasun ta maitxasunakin. Eskerrik asko bihotz bihotzez!!

Patxo haundi bat gure familiaren partez!

Itxiera ekitaldixa asko gustau jaten. Opari bat pentsau jaten holako espazio bat eukitxia, nun bakoitzak bere kontuak kontau ahal izen gauen, juizio bako, errespetuzko eta maitasunezko giro hartan. 

Egindako dana gustau jaten eta, kuriosidade bat aipatze aldera, hau esangotzuet: 

Rebozuakin azken ekintza itxen gabitzela, pañueluaz itxi zuztazuenien gerrixa, barrutik igarri nauen instintua esanez: "kontuz aplastau in biozuela". Hor konturatu nitzen nire buruak badakixela ya Jon kanpuen dauela, baina ondion gorputzak gogoratzen dauela Jon hor egon dala. Asko gustau jaten hori igartia (gorputza Jonen etxia izen dan seinale) eta, aldiberian, kontzientzia horrek lagundu dusten haurdunaldixai agur esaten. Ya ez dau hor. Jaixo da.

Ekitaldixa bukatu ta etxera fandakuen igarri nauen bajoia zentzu hontan: pisu bat gainetik kendu izen banauen bezela. Sartu jaten izugarrizko relajaziñua ta loguria. Ez nauen euki aukeraik deskantzetako, beraz, hori gero bihurtu zan negarguria. Ta hurrengo egunien apur bat mobiruta egon nitzen, baina gero askatu moduen in nitzen eta hurrengo egunak oso oso onak izen die.

Hauxe kontetan dotzuet. Baliagarrixa izengo jatzuelakuen eta oso eskertuta.

Ez da beti eukitxen aukeria hain profesional bikainak (zentzu danetan) onduen suertetako. 

Eskerrik asko neskak!!

Niretzat zoragarria izan zen, erditzean sentitutako emozioak askatu nituen goxotasunez entzuten zidaten emakumeen aurrean. Besteen bizipenak entzutea oso aberasgarria izan da, oso energia polita sortu genuen. Ama izateak suposatzen duen iraultza kudeatzeko laguntza polita, emozio guztiak begiratu, onartu eta lantzeko esperientzia oso polita.

Orain, bertan landutakoa egunero lantzen saiatzen naiz. Guztiz gomendagarria! ❤

Eskerrik asko!

Para mí el cierre ha sido muy enriquecedor pero he de reconocer que en mi caso ha sido un añadido a todo mi trayectoria en Sane. Tanto las sesiones de los ejercicios como las de preparto me han cambiado para bien. Transmitís una tranquilidad y un positivismo que me han ayudado mucho. Y creo que si la sesión de cierre fue tan bonita y tan profunda es porque habéis conseguido crear un espacio en el que todas nos sentimos cómodas  para poder expresarnos libremente.

Creo que tuvimos un grupo muy bonito. Las experiencias de todas me conmocionaron y también me sentí reflejada en algunas cosas. Viene muy bien escuchar otras opiniones y es liberador poder sacar todo lo que llevamos con un grupo así de especial.

Fue un gran placer haber podido compartir un momento así con vosotras y con las demás chicas.

Ha sido de verdad muy positivo.

Un fuerte abrazo.

Niri asko gustatu zitzaidan saioa, oso gustura egon nintzen eta lasai lasai pasa nuen asteburua,

Mila esker denagatik,

Plazer bat izan da,

X