IKASTAROAK

Haurraren koliko tailerra

Haurraren lehendabiziko hileetan ematen den gaitz arrunt bat da. Ohikoena iluntzean haurra, arrazoi garbi bat argi egon gabe, luzaroan mantentzen den negar sutsu batean murgiltzea da.

Zehazki ez dakigu zerk eragiten dituen kolikoak. Gaitz honen jatorriari dagokionez, arrazoi bat baino gehiago egon daitezkeela uste da. Arrazoi bakarra beharrean, faktore bat baino gehiago egon daiteke atzean, baita faktore desberdinen gehitzea ere.

Hain arrunta izanik eta beronen jatorri, tratamendu edota soluzioaren adostasun faltak, are eta garrantzitsuagoa egiten du gurasoei baliogarriak izan daitezkeen erramintak eskaintzea.

Tailer hau kolikoak dituzten edota berauen susmoa duten gurasoei zuzendua dago. Helburua, eskaintzen diren erramintak eguneroko bizitzan sartzeaz bat, ahal den neurian haurren ongizatea sustatzea da.

Guraso gisa esku artean beraien haurrentzako lagungarri izan daitezkeen baliabideak izatea, haurrengan sortu ditzakeen onurez gain, gurasoentzat ere onuragarria da. Zer egin izan ezean, ez jakintasunak sortzen dituen estres eta impotentzia asko jaisten direlarik.

Ordu eta erdiko iraupena duen tailer teoriko (%50)- praktiko (%50) bat da. Ikasteko erraza eta erabat kaltegabea.

 

*Hurrengo ikastaroaren data, ordutegi eta baldintzei buruz kontsulta egin.

X