Eskaintzen ditugun kurtso eta tailerrak, ZUZENEKOAK edo eta ONLINE bidezkoak, familiei zuzenduta daude, berau osatzen duten GUZTIEN ONGIZATEA SUSTATZEKO ASMOZ.
Helburua, gurasoei beraien haurrentzako lagungarri izan daitezkeen TRESNA PRAKTIKOAK eskaintzea da. Era hontan, beraiek dira, lehen pertsonan, beren seme-alaben ongizate eta osasunaren sustatzaile.
Datozen belaunaldi berriak biharko gizartea direla kontutan izanda, Sane Fisioterapian, gure kurtso eta tailerren bitartez, DATOZEN BIZITZA BERRIAK ETA BERAIEN FAMILIAK ZAINTZEA dugu helburu.
Gurekin amatasunerako eta aitatasunerako prestaketa (presentzialki, online) egiten duten familiek eskaintzen ditugun ikastaro eta tailer guztiak prezio berezian izango dituzte eskuragarri.