Oinetako Erreflexologia – Angeles Hinojosa

Sane Fisioterapian Ángeles Hinojosa Haur Erreflexologian formakuntza izateaz haratago, bera buru den elkartearen (Asociación Internacional de Reflexología Infantil, A.I.R.I) kide gara. Elkartea, eta beronen kide izanik gu geu, Sane Fisioterapia, erreflexologiaren bitartez besteak beste, haurren osasun kontzeptua birmoldatzearekin konprometitzen da. Horretaz gain, biolentziarik gabeko jaiotzen aldeko elkarte gisa deklaratzen du bere burua.

Intesera duenarentzat, hona hemen elkartearen web gunea:

http://www.reflexologiainfantil.org

Erreflexologia, ekialdetik datorkigun teknika bat da.

Indian, Japonen, Egipton, Txinan, Errusian eta beste hainbat lekutan, esku eta hankatako hainbat puntuk gorputzeko organu desberdinekin duten lotura frogatzen duten testu eta ilustraziok aurkitu ziren aintzina.

Gorputzeko puntu konkretuak elkarrekiko lotura dutenaren teorian datza (nerbio sistemaren eta sistema linfatikoaren bitartez).

Beronen helburua gorputzaren oreka berreskuratzea da, egoera osasuntsu bat sustatuz.

X