Orbain eta Adherentziak

Behar-beharrezkoa uste dugu orbainen tratamendua, zaharrak edota egin berriak badira ere, jakina bait da hauek ondorioak dituztela pertsonaren osasunean. Edonon agertu ahal dira eta askotan gertaera mingarriak ezkutatzen dituzte. Adherentziak bi azal gainen artean osatzen diren ehun bandak dira (orbainen antzekoak). Hantura (inflamazio), kirurgia edo lesioen ondorio izan daitezke mugimendua galaraziz.

Orbainak eta adherentziak artikulazioetan, tendoietan edo ligamentuetan mugimendua zailduko dute eta mina eragin ahal dute ere. Pelbisean min pelbiko kronikoaren kausa izan ahal dira eta sabel aldean  sintomak idorreria, hantura edo kolikoak eta goragaleak izan daitezke.

Sanen orbain eta adherentziak tratatzeko baliabide ezin hobeak ditugu, teknika bereziak eta punta puntako materialea, Indiba (ikuskatu punta puntako teknologia atala), hain zuzen ere.

ZER DA?

Sanen, fisioterapia munduan guztiz iraultzailea izaten ari den teknika aurreratua eskaintzen dugu, INDIBATERAPIA. Zientifikoki frogatua eta patentatua dagoen teknika bat da.

Indiba tratamendua, ez inbasiboa eta oinazerik gabekoa da. Gorputzean, mugatutako gunean diatermia sortzen du, hau guztiz onuragarria izanik. Kanpo elektriko edota magnetiko baten eraginez gorputzeko atal konkretu batean ehunetako beroketa lokala lortzean datza.

Kontrolatutako temperatura igoera hau,  goi-maiztasuneko korronte baten zirkulazioagatik ematen da, zelula barneko temperatura (3 eta 5 gradu bitartean) areagotzen duelarik. Beroaren intentsitatea, gorputzeko atalaren eta gaitzaren araberakoa izango da. Sortzen duen sentsazioa lasaigarri eta atsegina da.

GOMENDIOAK:

Zoru Pelbikoaren tratamenduetan osagarri ezin hobea da:

  • Erditzean eman daitezkeen urratu edota episiotomien errekuperazioan.
  • Hemorroideen agerrera arriskua txikitzen du.
  • Muskulu baginalen tonua mantentzean eragin zuzena du, kalitatezko sexu harremanetarako berebizikoa izanik.
  • Pelbiseko Min kronikoan.
  • Lehortze baginala hobetzen du.
  • Gernu-inkontinentzia hobetzeko lagungarria da.

Kirolariei bideratutako fisioterapiarentzat bidelagun interesgarria da, bere aplikazioak ondorengo gaitzetan errekuperazio azkarra baimentzen duenez gero:

  • Tendinitis, faszitis edota epikondilitis bezalako inflamazio kasuetan.
  • Haustura fibrilarretan edota hezur-hausturatan.
  • Zerbikalgia, dorsalgia, lumbalgia, ziatika edota iztaiko minetan.
  • Sorbalda mingarria edota bursitis kasuetan.
  • Aurre eta post-kirurgiatan.
  • Zaintiratuak edo lotailu-lesioak.

Ondorengo prozesu degeneratiboetan ere oso eraginkorra da:

  • Artritis, artrosi, coxalgia, coxartrosis kasuetan, baita belauneko mina den kasuetan ere.
  • Belauneko protesi kasuetan.
  • Fibromialgia eta min kronikoak direnetan.
indiba-sane

ONURAK:

  • Zelulataraino oxigenu eta elikagaiak eraman.
  • Metabolismo zelularraren azkartzea.
  • Zirkulazioa biziki estimulatzen du.
  • Sedazio eta lasaigarri muskularra.
  • Inflamazio, min, bakterio eta edemen aurrean oso eragikorra.
  • Katabolito toxikoen ezabapena.
  • Zelulen estimulazio elektrikoa.
  • Zelula arteko ehunen drenatzea.
  • Eragin birsortzaile eta orbaintzailea.
  • Hezur dentsitatearen areagotzea.
  • Kartilagoaren birsortzea.
  • Muskuluen berrespena.
X