Osteopatia bioenergetiko zelularra

Osasuntsu egotea bizitza hontan nire pertsona den guztia kontutan hartzea suposatzen du; gorputza, arima, familia, lana, lagunarteko erlazioak, gustuak… Nire osasuna, bizitzan nagoen eraren erreflexua da, bizitza bizi dudan eraren isla hain zuzen ere”. Miren Arzak

Sane Fisioterapian, pertsonei bizitzea dagokien hortan, BIDELAGUN gisa egiten dugu Osteopatia Bioenergetiko Zelularra (Miren Arzak) eta begirada Sistemikoaren (Bert Hellinger) bitartez.

Erraminta hauek, gure eskuen bitartez, pertsona, bere arima, gorputzean islatzen dena (bizitzen ari den prozesua) begiratu, aditu eta sentitzeko oso baliagarriak zaizkigu, ondoren egoera osasuntsu batera bueltatzeko baliogarriak zaizkion baliabideak aurki ditzan.

Gorputzak, gehienetan mina edota bestelako gaitzen bitartez, pertsonari begiratzea dagokion hori erakustea edo argiratzea du helburu. Orainean begiratzea ezinbestekoa den horri soluzio bat ematea bilatzen du.

Terapeuta gisa, gure lana, eskuen bitartez, pertsonei bere esentziarekin bat egite prozesuan bidelagun izatea da. Ondoren, beraien gorputza trasmititzen saiatzen ari den mezua entzun eta berataz jabetzeko, osasuna errekuperatuz. Tratamenduak, pertsona, bere ongizatea oztopatzen ari den “konfliktuaz” jabetzea du helburu, osasun egoerara bueltatzeko beharrezkoa zaion indarra aurkitzeaz gain.

Pertsona bere kontestu zabalean begiratzen dugu, partaide den sistema guztiak aintzat izanik (sistema famililiarra, laborala, lagunartekoa, etab.). Honek berebiziko garrantzia du, guztiok partaide garen sistema horien arabera bizi garela kontutan izanda. Sistema familiarra bereziki garrantzitsua da.

Pertsonaren kontestuak bizitzen ari den eta gorputzean islatzen den zailtasunarekin erlaziorik duen edo ez ikustea da kontua.

Gure lana, pertsonak bere esentziarekin bat egitea erraztean datza. Pertsona, bere gorputza trasmititzen saiatzen ari den mezua entzun eta bere gain hartzera gonbidatzea da helburua, bizitzen hari den egoera indartzen duen eran begiratzera bideratuz. Beti ere, besteekiko erlazioan adiskidetzea bilatzen dugularik.

 

X