Errestaurazio Bioenergetikoa

Gizakia bere osotasunean kontutan hartzen duen metodoa da, 20 urteko esperientzia izanik kinesiologia eta Txinatar Medikuntza bateratzen ditu.

“Akupuntura Berri" gisa izenda dezakegu. Era ez inbasiboan tratatzen da, orratzak erabili ordez kuartzozko arroka  pusketak erabiltzen direlarik. Azalean ezartzen dira akupunturazko puntu zehatzetan. Era honetan, koartzoetan programatutako bibrazioa deskargatzen joaten da, berau itsatsi dugun puntua energetikoki orekatuz.

Restaurazio bioenergetikoak oso emaitza onak ematen ditu elikadura intolerantzien ondorioz ematen diren gaixoetan, alergia kasuetan, gorabehera emozionalak daudenetan, hesteetako disbiosi kasuetan, min artikularretan, neurotransmisoreetan gorabeherak daudenean, geopatia, vitamina, mineral edota entzima falta dagoenean, defentsa sisteman blokeo bat dagoenean, etab.

Ondorengo gaixoetan oso eraginkorra izan daiteke:

  • Gorabehera emozionaletan; Estutasuna, depresioa, dolua, etab.
  • Insomnioan
  • Alergietan
  • Buruko minetan (zefaleatan)
  • Parasitoak daudenetan
  • Geopatiatan
  • Hezur edota muskuluetan mina dagoen kasuetan
  • Zerbikaletako berehalako min naiz kronikoetan
  • Zerbikaletako Artrosian
  • Tortikulisean
  • Lunbalgiatan
  • Ziatikatan
  • Tendinitis kasuetan
  • Gonalgiatan (belauneko minak)
  • Fibromialgiatan
  • Orban toxikoetan
  • Desordena autoinmuneetan
  • Obesitatean
  • Menopausian
  • Hilekoarekin gorabehera kasuetan
  • Jatorri ezezaguneko minetan.

Saioen maiztasunari dagokionez, sintomaren araberakoa izango da. Normalena bi astean behin izango lirateke, baina paziente bakoitzaren beharretara egokituko gara.

X