T.A.D eta 5P metodoak

Método T.A.D (Jarduerara fisikora trantsizio metodoa)

Funtsean sabel aldeko eta zoru pelbikoko giharrak lantzeko metodo bat da.

Ikuspuntu terapeutikotik, ondorengo kasuetan aplika daiteke:

1. Sabelak,  lunbar eta pelbiarekin batera eratzen duten espazioan eman daitezkeen gaitzen tratamendu gisa, esterako:

  • Gernu inkontinentzia
  • Prolapsoak (organu jaitsiera)
  • Uzki inkontinentzia
  • Pelbi aldeko min kronikoa
  • Sabel- lunbar eta pelbi aldeko zirugien ondorio gisa eman daitezkeen gaitzak: orbanak/ aderentziak
  • Sabel aldeko rektuen diastasian

 

2. Haurdunaldian ere oso interesgarria izan daiteke, haurduanaren osasuna sustatzeaz gain, sabel aldeko eta zoru pelbikoko muskuluak (exigentzia maila handian aurkitzen dira) egoera hobean mantentzeko asmoz. Beti ere, arrisku bajuko haurdunaldiez hitzegiten hari gara.

 

3.Erditze ostean ere aplika daiteke, biziki onuragarria izanik. Garai hontan TAD metodoak haurdunaldi eta erditze prozesuan parte hartzen duten egitura eta organo guztien funtzionaltasuna berreskuratu, garatu, hobetu eta optimizatzeko aukera ematen du, kirol jarduera fisikoa egiteko prestatuz.

Era egokian aplikatuz gero, hau da, ariketa egoki, eraginkor eta seguruak hautatuz gero, berehalako erditze ostean aplika daiteke inolako arriskurik gabe.

 

4. Disfuntzio edo gaixorik ez denean ere aplika daiteke noski; kirol jarduerari ekin aurretik bitartekari gisa, beste kirolik egitenez den kasuetan entrenamendu gisa, edota gustukoa den kirol jarduerarekin konbinatuta.

Ondorengo linkean klikatuz gero, TAD metodoaren sekuentzia posible bat:

https://www.youtube.com/watch?v=IDJIRNarbDk&t=2s

5P METODOA (Método ProPiocePtivo PelviPerineal)

Sabel aldeko giharren eta zoru pelbikoaren errehabilitazio eta hobekuntzarako erabilgarria izateaz bat, postura hobetu eta gorputza era orokor batean lantzeko aukera eskaintzen digu 5P metodoak.

Konsultan konfidantzazko zoru pebikoan aditua den fisioterapeutarekin egindako lanaren gehigarri gisa kontsidera dezakegu, etxean lanean jarraitzeko aukera eskaintzen digularik.

Arnasketa kontutan izanda eta postura egokian, gainazal ezegonkor batean oreka mantentzean datza.

Maila desberdinetan lan egin daiteke, egurraren alde borobila edo zati laua erabiliz. Egur gainean ematen den denbora, eta bertan gaudela egin daitezkeen ariketa motak, lanaren zailtasun maila handitzen duten beste aldagai batzuek dira.

METODOAREN ONURA OROKOR NAIZ MUSKULARRAK:

  • Muskulatura abdominal, lunbar eta perineal sakona aktibatzen du.
  • Sabelaldea eta zoru pelbikoa indartzen ditu.
  • Postura hobetzen du.
  • Gorputzaren hautematea edota kontzientzia areagotzen du.
  • Diafragma desblokeatzen du.
  • Tentsio muskularrak orekatzen ditu.
  • Sexu-harremanetan sentsazioak hobetzea posible da.

NORI ZUZENDUA:

  • Emauke naiz gizonei.
  • Zoru pelbikoko arazoak ez dituztenei, prebentzio gisa.
  • Zoru pelbikoko disfuntziak dituztenei, tratamendu gisa.
  • Pelbiseko organuen prolapsoak dituztenei.
  • Postura desegokiak dituztenei.
  • Bizkarreko minak edota diskoetako herniak dituztenei.
  • Gernu eta/edo uzkiko inkontinentzia pairatzen dutenei.
  • Hipotonía edo zoru pelbikoaren ahultasuna dutenei.
  • Sexu-harremanetan sentsazio ahulak dituztenei.
  • Hipertonia perineala, vaginismo arazpal dituztenei.
  • Pelbiseko síndrome miofasziala dutenei.
  • Prostatectomia bat egiten dieten gizonei.

https://www.youtube.com/watch?v=_NhusMiXNmo

Metodo seguruak dira, ezinezkoa izanik kalterik eragitea. Norbanakoak jatorriz izan ditzakeen mugak kontutan hartuko dira.

Metodo dibertigarriak eta dinamikoak dira. Beste metodo batzuekin bat aplika daitezkeGimnasia Abdominal Hipopresiboaren (GAH) gehigarri gisa esaterako.

METODOEN IKASTARO ETA APLIKAZIOA:

1º IKASTARO INDIBIDUALA. Helburua, gorputzaren kontzientzia-hartzea eta postura erraz eta egonkorretan sabel alde naiz zoru pelbikoko giharren erantzun erantzun muskularra aktibatzea delarik.

T.A.D Metodoa egotekotan 4 saio indibidualekin hastea proposatzen dugu.

2º TALDEAN SARTZEA. Helburua, ariketa funtzionalen bitartez, eguneroko bizitzako jarduerak ahalbidetzeko aktibatze muskularren lortzea delarik.

Geroago, helburu gisa, intentsitate handiagoko jarduera fisikoak naiz inpaktudun jarduerak sartzea litzateke. Okerrerrera ez egitea ere kontutan hartzekoa da.

Sane-n talde txikitan eskaintzen ditugu jarduera hauek, metodo hauen egite zuzena naiz arreta pertsonalizatua eskaintzeko asmoz. Astean behin, ordu betez, edo birritan, bi ordu/ astean, etortzeko aukera eskaintzen dugu.

X