Sane Fisioterapian bereziki perine inguruko erredukazio edota errehabilitazioan adituak gara. Honek, errehabilitazio uro-ginekologiko eta digestiboa, uzki eta rektu inguruko erredukazioa eta erditze osteko errekuperaketa biltzen dituelarik.
Funtsean pertsonaren bidelagun, era profesionalean, aholkulari eta gidari izatean datza gure lana. Gaur egun zoru pelbikoaren gaixo gisa ezagunak diren gaitzak dituzten pertsonei erantzun bat eman, posible den kasuetan soluzio bat eskaini, eta beraien bizi kalitatea hobetzeko gure esku dagoena egiten dugu. Gaitz hauen prebentzioa sustatzea barne.
Zoru pelbikoaren gaixo gisa honakoak artatzen ditugu:
- Gernu inkontinentzia (esfortzuan ematen dena, urgentzia, mixtoa…).
- Inkontinentzia duten 10etik 9 emakumek zoru pelbikoaren ahultzea dute beronen jatorri.
- Prostatako gaixoen ondorioz ematen den gernu inkontinentzia (prostata kendu den kasuetan, adibidez).
- Organuen jaitsierak (puxika, umetokia edo rektua)
- Erditzen duten emakumeen %45ak, gehiegizko presioa sortzen duten ariketak egitearen ondorioz, organu jaitsieraren bat izango dute. Jaitsierak, erditu eta 10 urtera ere ager daitezke.
- Uzki inkontinentzia (gas edota gorotzena).
- Zoru pelbikoko muskuluen ahultasun edota disfuntzioa.
- Jatorri ezjakineko min perineala (uzkian, baginan)/ Min pelbiko kronikoa.
- Uzki inguruko gaixoak (uzkiko fisura kronikoak, hemorroideak, etab.).
- Uzki eta rektu inguruko minak.
- Disfuntzio sexualak (desio sexualaren nahasteak, orgasmo eza, etab.).
- Dispareunia (erlazio sexualak izatean mina sentitzea) superfiziala edota sakona.
- Baginismoa.
- Disfuntzio ginekologikoak.
- Hilekoan gorabeherak direnetan (irregulartasunak, minak edota ausentzia besteak beste).
Ohikoa da aipatutako gaixo hauek dituzten pertsonek, aldi berean beste gaixo batzuek ere izatea. Aurrekoei bezalaxe, ondoren aipatuko ditugun gaixoei erantzun bat ematen saiatzen gara, posible den kasuetan soluzio bat eskaini, eta beraien bizi kalitatea sustatzeko gure esku dagoena egiten dugu.
- Sabel aldeko muskuluen ahultzea
- Digestio aparatuaren disfuntzioetan
- Transitu arazoetan (digestio geldo eta astunak, gas asko…)
- Idorreria
- Errefluxua (azidotasuna, bihotzerrea, hiato herniak…)
Ondoren aipatuko ditugun gaitzak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko gure esku dagoena egitera konprometitzen gara:
- Hirsprung gaixoa
- Uzki inperforaziotan
- Hesteetako hantura/ inflamazioa (Crohn, kolitis ulcerosa, etab.)
- Kolostomizatuak
Erditze ostea
Erditze osteari dagokionez, emakumearen errekuperatze propioa errespetatzen dugu, baina hau gehienetan guztizkoa izaten ez dela kontutan izanda, guztizko errekuperatze eta normaltasunerako bueltan bidelagun izango gaitu.
Erditu eta, gutxi gora behera, bi hiletara (gutxienez 8 astera) emakumeari lehenengo bisita egitea gomendatzen diogu. Hau horrela, egindako balorazioaren arabera, prebentziozko tratamendu bat (sintomarik egon ez arren hobetzeko aukera ikusten denean) edota tratamendu sendagarri pertsonalizatu bat (sintomatología eta hobetzeko aukera daudenean) eta helburuak finkatzen dira.
Kasu batzuetan erditu eta berehala minak ager daitezke; orbainen ondoriozkoak (zesareatan, episiotomiatan, urratuetan…), pelbi ingurukoa edota hemorroideei dagokiona. Egoera honetan lehen bait lehen tratatzen hastea interesgarria da, honek bularra ematea, paseatzea, postura aldaketak edota kaka egitea errazten bait ditu. Azken finean, amaren bizi kalitatea hobetzea da nahi dena.
Lehen visita
Berebizikoa da, paziente eta adituaren artean ematen den lehen kontaktua izateagatik. Bertan, GALDEKETA kompletu bat eta mingarria ez den BALORAZIO ESPEZIFIKO bat egiten da gaian aditua den fisioterapeutaren eskutik. Ondoren, fisioterapeuta berbera izango da tratamenduaren jarraipena egingo duena. Egindako balorazioaren arabera banakako tratamendu pertsonalizatu bat eta lortu nahi diren helburuak zehazten dira (epe labur, ertain naiz luzera begira).
Lehen balorazio hau nola burutzen dugun azaltzen duen bideo labur bat uzten dizuegu:
https://www.youtube.com/watch?v=E6clo_ES8lw
Gure ezagutzaren gidaritzapean pertsonaren ondoan egotera konprometitzen gara bere osasunaren errekuperaketa prozesuan. Astean ordu beteko 1- 2 saio egiten dira lehen bisitan hitzartutakoaren arabera.
Tratamenduaren emaitza ez da zentruan egiten den tratamenduaren araberakoa soilik izango, etxean egitea eskatuko denaren araberakoa ere izango da neurri haundi batean.
Saio kurupuruari dagokionez, pertsona bakoitzak aurrez planteatu dituen helburuak lortzeko behar dituenak izango dira, eta beraz, tratamendua hauek burutzean amaituko da.